XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begira zu, hain ona zarena... denek diotenez.

Honelaxe egingo dugu: nik lepoan lotuko dizut sokaren mutur bat, bestean behiaren lepoa lotuko dut eta gero tira egizu, ados? - O, bai!. Ez arduratu, tiratuko dut.

Erbiak sokaren beste muturra hartu eta elefantearengana joan zen.

- Elefante laguna, hila naiz eta lurrean erori zen ahiturik.

- Baina zer gertatzen zaizu?.

@- Behia, hain astuna da ezin dudala mugierazi!.

Behi itzel bat da, agindu nizun bezala, niri emandako hitza betetzea gustatzen zait.

Ez zait, ordea, bat ere gustokoa hemen aurrean behi hori ezin ager eraztea, baina ezin dut gehiago.

Nik tira dezaket.

- Ederto!. Hori zen hain zuzen nik eskatu nahi nizuna, baina ez nintzen ausartzen esaten. Oso erraza da.

Zuk lotu soka lepoan, nik korapiloa egingo dut, horretarako abila naiz, eta gero zuk tira.

Handi eta lodia izanagatik animalia (eta egiatan diotsut benetan itzela dela, laster ikusiko duzu) zu hain sendoa zara, nahi duzun lekura eramango duzula.

Elefantearen lepoan soka ondo lotu eta gero, erbia, amultsuki agurtu, eta joan zen.

- Ea zer gertatzen den behi horrekin - esan zuen elefanteak eta tiraka hasi zen.

Hipopotamoak soka tenk jartzen zela ikusiz, behiak ihes egin nahi zuelakoan, bere aldetik ere tiraka hasi zen.

Hemendik tira, tira handik; baina ez zen behia agertzen.

- Kontxo! handia behar du izan behiak - marmarka zioen elefantea, izerdi patsetan zegoela.